ALUMINIOZKO LEIHO
ETA ATEAK

Goi-mailako prestakuntza duten gure langileek leihoak eta itxiturak (zubi termikoaren haustura dutenak eta ez dutenak) egiten dituzte eta, gainera, zure eremuetarako onenak diren aukerei buruzko aholkuak emango dizkizute. Indarrean dauden arauak betetzen ditugu eta serie bakoitzari dagozkion entseguak eskaintzen ditugu.

PERTSIANAK ETA
KONTRALEIHOAK

Kalitaterik onena duten aluminiozko pertsiana eta kontraleihoak fabrikatu eta instalatzen ditugu, sistema biribilgarridunak, eta lama finko eta mugikordunak; neurrira egiten ditugu eta bezeroen nahietara egokitzen gara. Indarrean dauden arauak betetzen ditugu eta serie bakoitzari dagozkion entseguak eskain-tzen dizkiogu.

BARANDAK ETA
ESKUDELAK

Gure tailerrean kalitate oneneko barandak fabrikatzen ditugu, neurrira eta bezeroen nahietara egokituz. Instalazioaz ere geu arduratzen gara, indarrean dauden arauak bete eta serie bakoitzari dagozkion entseguak eskainiz.

MANTENTZE- ETA
KONPONTZE-LANAK

Goi-mailako prestakuntza duten langileak dauzkagu, eta aluminiozko arotzeriaren instalazio eta konponketarekin zerikusia duen edozein arazo konpontzen dute. Gure esperientzia eta prestakuntza zabalari esker, gure profesionalek dagozkion berrikuste- eta mantentze-lanak egiten dituzte, betiere, gure bezeroen beharretara egokituta. Zerbitzu osoa eta norberari egokiturikoa eskaintzen dugu. Horretarako, leiho eta pertsianen berrikuspen-lanak planifikatzen ditugu, funtzionamendu ona bermatzeko.